Ficha técnica
Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak. 80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko"Narrazioak","Atabala eta euria"(1985) eta"Ipar aldeko orduak"(1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak.
LIBROS RELACIONADOS: Download books at google The Contender: The Story of Marlon Brando (English Edition) by William J. Mann 9780062427649 PDF RTF here, Free book download share The Ethnographer's Eye: Ways of Seeing in Anthropology link, Descargar libros de epub para kobo A FOREIGNER IN NEW YORK 9789963511594 read pdf,